LEHENGO URTEURRENA
BIGARREN URTEURRENA GOGO BIKOITZAREKIN OSPATUKO DUGU!
Joan den apirilaren 19an urtebete bete dugu, urte oso bizia izan da, 300 erreferentzia baino gehiago erabili ditugu txorrotetan, 600 erreferentzia baino gehiago latetan eta botiletan. Zuen ondoan izan dugun esperientzia bikaina izan da, eta gure onena eman dizuegu hiriko garagardorik onenaz eta gustuko dugun sukaldaritzaz goza dezazuen.
Asko gustatuko litzaiguke ospakizun handia egitea, jai on bat antolatzea, baina Covid-19k ezetz erabaki du, hobe datorren urtean; beraz…
Festa handi bat antolatuko dugu!

12 txorrotek asko ematen dute, beti egin izan ditugu gustuko ditugun garagardoak, hemen egiten ditugunak, edo beste marka batzuekin edo lagun prestatzaileen garagardoekin egindako lankidetzak. Merkatuko garagardorik onenak 12 txorrota hauetan izango dituzue beti.
Taberna bat baino gehiago
Zuzeneko kontzertuak, DJak, dastaketak garagardoekin, meet the brewers, antzerkia, bakarrizketak… Baga Bigan giro onak sortzen jarraituko dugu, etxean bezala senti zaitezen.


Gustuko dugu artisau-garagardoa probatzea, bai kopan, bai edalontzian.
TOPA!