– Makina
gela
Baga Bigako biriketan egiten dugu garagardoa, faktorian. Hemen, elaborazio-metodo tradizionala eta km0 kontsumoa errespetatzen ditugu, ia hondakinik sortu gabe eta produktuaren freskotasun maximoa bermatzen dugu.
Kristaletik zure edari gogokoena egiten ikusi ahal izango duzu; beraz, Donostiako zentroan bertan prestatze-prozesua ikustera gonbidatuta zaude.
KM0 FILOSOFIA
PROZESUA
Elaborazio prozesu guztia lokal berean egiten da, alea ehotzen denetik garagardoa iturrian ateratzen den arte, behar diren hartzitze eta heltze denborak errespetatuz.
01
ELABORAZIOA
Artisau-garagardo on bat egiteko gakoa merkatuko lehengaien aukeraketan dago. Errendimendurik onena ateratzeko, kontu handiz egiten dugu lan, lantzeko metodo tradizionalari jarraituz.
02
HARTZIDURA
Hor sortzen da magia, garagar salda bat garagardo bihurtzen denean. Prestatzeko fase honetan, oso garrantzitsua da tenperatura kontrolatzea, legamia berez erreproduzitu ahal izateko.
03
HELTZEA
Garagardoa benetako garagardoa denean eta baldintza hoberenetan dagoenean, hoztz dauden tankeetara pasatzen da, ahalik eta freskotasun handiena mantenduz eta kalitate gorena bermatuz.
04
ZUZENEAN ITURRIETARA
Eta, azkenik, babes-tankeetako garagardoa hotzean eta egoera ezin hobean pasatu behar dugu txorrotetara. Aukeratu zure iturri gogokoena!
TANKEETATIK
ITURRIETARA ZUZENEAN
OSAGAIAK
Garagardoak dena jasaten duen arren, osagai nagusiak lau baino ez dira: ura, malta, lupulua eta legamia.
MALTA
Malta, ernamuindu eta lehortu egin den zereala da, normalean garagarra, garia, zekalea eta oloa. Lehortu ahala, mota desberdinekin jolas dezakegu; hala, nortasun handiko garagardoak lortzen dira
LUPULOA
Lupulua landare igokaria da, eta loreak kukulu modukoak dira. Hauek, lehortu egiten dira, eta garagardoa egostean botatzen dira. Usaina, zaporea eta mingostasuna ematen diote gure garagardoari
LEGAMIA
Legamiarik gabe ez dago garagardorik, funtsezko zatia da, garagar salda gozo bat garagardo aberats eta freskagarri bihurtzen duena, milaka barietate daude
URA
Ahaztua baina garrantzitsuena, urik gabe, ezinezkoa da garagardoa egitea; eta haren ezaugarriek zehatzak izan behar dute: PH zuzena, mineral egokiak eta kloro gutxi.
LEHENGAIA DA
GARRANTZITSUENA
– Artisau
garagardoak
Artisau garagardoaren eta garagardo industrialaren arteko alde handia ez dago erabiltzen den kalitatezko lehengaian bakarrik, baita egitean jartzen den maitasunean ere.
Zortea da espazio berean artisau-moduan egin ahal izatea prozesu osoa, alea ehotzetik txorrotaraino, ontziak eta tarteko pasabideak kenduz eta hondakinak murriztuz.
CRAFT BEER
GURE GARAGARDOAK
Baga Bigan, gustuko ditugun garagardoak egiten ditugu.
Asko gustatzen zaigu aldatzen joatea,
estilo klasikoekin hasi gara
eta barietate gehiago batuko ditugu
BARE-BARE
Golden Ale bat da, kolore horiduna eta apar zuriarekin. Oso freskagarria da eta erraz edaten da, zitrikoen aroma du eta mingor ertaina.
GREEN JUNGLE
IPA motako garagardoa, dry hopping bikoitzarekin; beraz, oso usaintsua da. fruta tropikalen eta belar freskoaren aztarnak ditu, eta mingotsa, handia izan arren, ez da batere astringentea.
RUSSIAN RED
Red Ale estilokoa da, gorrixka, apar zuri eta dentsokoa. Bikaina da garagardo maltosak maite badituzu, ukitu gozoak baditu eta oso mingots suabea bada.
EKLIPSE
IPA garagardo bikoitza da. Ezaugarri nagusiak: mikaztasuna eta aroma. Amerikako lupulo onenekin egina da.
GLURIK
Hoppy Helles garagardoa, glutenik gabea. Urre-kolorekoa da, freskoa eta mingostasun-ukitua du. Ez zaitu epel utziko.
BLAT
Weissbier hau estilo tradizionalean egindako gari-garagardoa da. Hori kolorekoa da, ilun samarra, platano-usainak ditu eta erraz edaten da.
MANGO MANGO
Sour garagardo tropikala da. Azidoteasuna da bere ezaugarri nagusia, mangoak ematen dion zaporearekin batera.

EDAN BERTAKOA
– BREWER
GARAGARDOGILEA
Lanbide honen alderdirik dibertigarriena zure errezetak sortzeko askatasuna da, loteka perfekzioa bilatuz. Benetan atsegina da produktu bat egitea eta jendea probatzen ikustea, keinuak ikusi, komentarioak entzun… horrek asko laguntzen dizu hobetzen, handinahia izaten, baina, batez ere, harrotasunez betetzen zaitu sortu berri duzuna gustuko duzuenean.
Arnau Estrader
“Garagardoa egitea azkar pasatu zen hobby izatetik nire lanbide izatera”
Lanbidea perfektua dirudi, egun osoa garagardoen artean, baina bere zatia ere sufritua du: malta ehotzea, pisua kargatzea, eltzeen artean beroa pasatzea, mila ordu lan egitea… Eta ez da kontatzen, eta zatirik garrantzitsuenetako bat da, denbora gehiena garbitzen ematen duzu. Baina aitortu behar dut merezi duela.