TAKE AWAY
BAGA BIGA ZUEN ETXEETAN
Beti berrasmatzen!
Maiatzeren 9tik aurrera lokalaren barruan bazkaldu edota afaldu dezakezue, baina eramateko zerbitzuarekin jarraiko dugu baita ere, zuek nahi duzuen tokira eramateko Baga Biga Faktoriaren produktuak. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 22:00etara eta larunbat eta ingandetan 12:00etatik 22:00etara irekiko ditugu gure ateak 50%-eko aforoarekin, eta take away zerbitzua izango dugu 21:45ak arte, faktorian bertan jasotzeko.
Janari- eta edari-karta webgunean eta Baga Biga Faktorian aurki dezakezue.
Baga Biga Faktoriako latak eta growlerrak (50 cL-ko botilak, gure iturriko garagardoarekin momentuan ontziratuta) eraman ditzakezue nahi duzuen tokira, eta baita kutxa bariatuak ere.
Bitartean, garagardoa egiten eta zuekin gozatzeko modu berrietan pentsatzen jarraituko dugu.

Take Away karta ikusi nahi duzu?
– KARTA TAKE AWAY –
Gure iturrietako garagardo zerrenda
– ON TAP –