LATAK ESKURAGARRI
ARTISAU-GARAGARDOA LATAN, HOBETO
Baga Biga Faktorian gure garagardoak ontziratzen hasi gara, etxean ere goza ditzazun. Gaurtik aurrera, maiatzaren 1ean, Baga Biga Faktoriako online dendan erosi ahal izango dira.
Aukeratu zure pack-a eta etxera eramango dizkizugu!

Los Bucaneros enpresa joan den apirilaren 29an gure latak ontziratzera etorri ziren. Garagardo-teknologiaren puntakoenetako bat da enpresa hau.
– Eskura dituzue latako garagardo hauek:

BARE-BARE
Kölsch bat da, horia eta apar zuriarekin. Oso freskagarria eta erraz edaten da, zitrikoen aroma du eta mingor ertaina.

GREEN JUNGLE
IPA motako garagardoa, dry hopping bikoitzarekin; beraz, oso usaintsua da. Fruta tropikalen eta belar freskoaren aztarnak ditu, eta mingotsa, handia izan arren, ez da batere astringentea.

RUSSIAN RED
Red Ale gorrixka da, apar zuri eta dentsokoa. Bikaina da garagardo maltosak maite badituzu, ukitu gozoak baditu eta oso mingots suabea bada.
Baga Biga Faktoriako lata-kaxa eskuratu nahi baduzu, bisitatu gure online denda:
– ONLINE DENDA-
Donostian egina
Pentsatu orokorrean, kontsumitu lokala


Konturatuko zineten gero eta artisau-garagardoaren fabrikek beren garagardoak lataratzea aukeratzen dutela; izan ere, latak garagardoaren bizitza luzatzen du, ez baitu oxidazio-arazorik argiaren eraginez, eta jasangarriagoa da ingurumenerako, gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.